H2Bidea proiektuaren ikerketa- eta garapen-helburuak
H2BIDEA proiektuaren helburua irtenbide teknologikoak garatzea da “% 100ean hidrogenoa darabilten banaketa-sare” berriak hedatzeko, eta, horrela, hidrogeno berdearen haranak eta deskarbonizazio industriala bultzatzeko. Bertan, honako helburu hauek landuko dira:


Helburu estrategikoak eta komertzialak
Helburu teknikoak
H2BIDEA proiektuak deskarbonizazio industrialaren erronka nagusiari erantzuten dio, “% 100ean hidrogenoa darabilten banaketa-sare” berriak hedatuta. Horiei esker, hidrogeno berdearen haranak sortu ahalko dira. Proiektuaren esparruan, honako erronka espezifiko hauek definitu dira:
ARTEAREN EGOERA | EZAGUTZA BERRIA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKO BERRIAK (H2BIDEA) |
---|---|
% 100ean H2 darabilen sarea diseinatzeko eta kudeatzeko tresnak • GN sareko kontsumoak eta eskariak modelatzeko tresnak. Ez da ezagutzen % 100ean H2 darabilen sarerako tresnarik. |
Hidrogeno-gasaren banaketa-sarearen diseinua eta eragiketa optimizatzeko tresna aurreratua, eskaintzaren eta eskariaren arteko kasazioa barne. Tresna horretan, H2 gasaren injekzioa, eroapena, konpresioa, biltegiratzea eta kontsumoa sartzen dira. Tresna hori edukiz gero, % 100ean H2 darabilten banaketa-sare optimizatuak diseinatu ahal izango dira, betiere horniduraren segurtasuna bermatuta. Tresna horri esker, hidrogeno-haranak modelizatu eta probatu ahal izango dira, elektrolizagailuaren ekoizpen-kurbekin eta bezeroen H2 eskari-kurbekin, aldi iragankorrak estaltzeko biltegiratze-sistemen konfigurazio desberdinekin. Hala, horniduraren segurtasuna bermatuko duten tamainak, teknologiak eta kokapen optimoak definitu ahal izango dira. |
Egituraren osotasuna• GN+‹% 20 H2 banaketa-sarea: GN eta % 20ra arteko H2 sarea osatzen duten materialen, osagaien eta ekipamenduen portaera ezagutzea. Ez dago nahikoa ezagutzarik % 100ean hidrogenoa erabiltzearen inguruan, batez ere azpiegiturak izan ditzakeen segurtasun-marjinei eta akats-tamainei dagokienez, ezta diseinu-arauek segurtasun-faktoreak erabiliz ematen duten kontserbatismo-mailaren (segurtasun-marjinak) inguruan ere. |
• Hidrogeno bidezko fragilizazioa eta pitzadura hobeto ezagutzea, bai eta sareko materialen eta osagaien mikroegiturarekin eta propietate mekanikoekin duen lotura ere. |
% 100ean H2 darabilen eroanbidea• Mekanismoak hobeto ulertzea falta da, eta hidrogeno purua banatzeko hodietarako altzairuetan hidrogeno bidezko fragilizazioak (HE) dituen ondorioak arintzea, azpiegitura segurua izateko eta diseinu-kargak baino txikiagoen pean ustekabeko akatsak saihesteko. |
• Hidrogeno bidezko fragilizazioa eta pitzadura eta horiek mikroegiturarekin eta propietate mekanikoekin duen lotura hobeto ezagutzea. |
% 100ean H2 darabilen konpresorea• Konpresore konbentzionalak. |
• Oil-free konpresorea. |
% 100ean H2 darabilen galdara• Galdara bihurtzeko kita, % 20ra artekoa H2-ari dagokionez. |
• Galdara baten bihurketa-kit berria, H2-aren % 100eko BeeEngine errekuntza-sistemarekin. |
H2 transmisorea• Muga garrantzitsuak dituen sentsore katalitikoa, hala nola pozoitze katalitikoa, detekzioa inhibitzeko eta sentsorea hondatzeko gai diren substantziekin (I. mota). |
• Egungo teknologiaren (katalitikoa) mugak gainditzeko gai diren garapen berriak. |
MetodDeskarbonizazio industrialean H2 erabiltzeko trantsiziorako metodologia aurreratuak• Zenbait ikerketa eta kasu errealetan aplikatutako adibideak daude sektore jakin batzuetan, baina oraindik garapen eta proba gehiago behar dira aplikazio orokorrago eta eraginkorrago baterantz aurrera egiteko. |
• Garapenak baliozkotzeko, EAEko energia-sistemari buruzko azterlan bat egingo da (CALCINOR), industria-sektorearen deskarbonizazioa eta H2-aren zeregina bereziki azpimarratuta. |
% 100ean H2 darabilen banaketa-sarea• Blendinga banatzeko eta garraiatzeko sareak (gas naturala, <% 20 H2-arekin). Banaketa-sareak diseinatzea• Funtzionamendua eta segurtasunarekin lotutako eragiketa optimizatuko duten konfigurazioei buruzko informaziorik eza. |
• H2BIDEA irtenbidea: % 100an hidrogenoa darabilen banaketa-sarea, funtsezko alderdi hauek integratzen dituena: eroapena, konpresioa eta biltegiratze lokalizatua, neurketa, konfigurazioak eta segurtasuna eta eraginkortasuna. |
% 100ean H2 banaketa-sarearen arau-esparruak eta prozedurak• Ez dago bezeroen instalazioen konfigurazioak nolakoa izan behar duen eta haien kontsumoa nola neurtu behar den zehazten duen araudi eta erregulaziorik. |
• % 100 H2ko banaketa-sareen eragiketa-prozedurak ikertzea eta testatzea, segurtasunean lan egin ahal izateko (H2TestLab). |